Emakumeen XV. Pala Txapelketako finalerdiak jokatu zituzten atzo Frontoi Txikin. Partida horien emaitzekin zehaztu zituzten, alde batetik, lehenengo eta bigarren postuak jokatuko dituzten bikoteak, eta, bestetik, hiru eta laugarren postuak lortzeko lehiatuko diren bikoteak.
Lehenengo partidari dagokionez, Saioa Iraola eta Maialen Manterola 30-16 gailendu ziren Lorea Laburu eta Miren Lertxundiren aurka. Bigarren partidan, berriz, Amaia Aizpuru eta Iratxe Astigarragak osatutako bikoteak 30-17 irabazi zion Kamele Martinez eta Haizea Goikoetxearen bikoteari.
Hori horrela, bihar jokatuko dituzte Emakumeen XV. Pala Txapelketako finalak, 18:30ean Frontoi Txikin. Alde batetik, Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak Amaia Aizpururen eta Iratxe Astigarragaren aurka jokatuko dute txapela lortzeko. Bestetik, hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte Lorea Laburuk eta Miren Lertxundik Karmele Martinezen eta Haizea Goikoetxearen aurka.