Danda gazte asanbladak egitarau zabala prestatu du udako eta atzo arratsaldean egin zuten lehenengo ekintza. Futbito txapelketa mistoa jokatu zuten Lizardi kirol aretoko sarreran dauden bi kantxetan eta zortzi taldek hartu zuten parte.
Hori horrela, hil ala bizikoa izan zen txapelketa hasiera-hasieratik, final laurdenetako kanporaketekin abiatu baitzuten lehia. Dena den, lagunartekoa izan zen dema eta barre algarak izan ziren gailendu zirenak.