Zarautz Abesbatzak udako kontzertua eskainiko du larunbatean

Andrea Zipitria 2023ko uztailaren 19a

Zarautz Abesbatza emanaldi batean.

Kontzertua Santa Maria parrokian izango da, 21:30ean, eta jakitera eman dutenez, berezia izango da aurtengo emanaldia. Izan ere, 40 urte bete ditu taldeak, eta instrumentu anitzeko kantaldia prestatu dute arrazoi hori tarteko.

Udako kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak larunbatean, Santa Maria parrokian. 21:30ean hasiko da emanaldia, eta jakitera eman dutenez, modalitate ezberdinetako 13 kantu prestatu ditu Zarautz Abesbatzak kontzertu honetarako. Berezia izango da aurtengo zita, izan ere, 40 urte bete ditu taldeak, eta instrumentu anitzeko kantaldia antolatu dute arrazoi horregatik.

Kontzertuan parte hartuko dute Zarautz Abesbatzako kideez gain, Zarazte Abesbatzak; organoan Joxe Iturria; teklatuan Antxon Sarasua; perkusioan Iker Muguruza; Zarauzko Musika Bandako musikariak; euskal txirularekin Jose Inazio Elias eta Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolako biolin-jotzaileak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide