Murkilen Bizi Bizi zozketak baditu saridunak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uztailaren 18a

Bizi Bizi zozketako irabazleak. (Murkil)

Bizi Bizi zozketako sariak honako hauek izan dira: 100 euroko lau bonu, bizikletarako betaurrekoak, maillota eta bizikleta.

Ekainaren 19atik uztailaren 2ra bitartean Bizi Bizi zozketa jarri zuen martxan Murkilek, elkarteko dendetan erosketak egin zituzten herritarren artean. Orain, jakinarazi dituzte zein diren zozketako saridunak eta zein dendetan bete duten zozketako txartela:

- 100 euroko bonuak: Beatriz Ayucar (Aizpurua), Asier Urbieta (Mendizabal) eta Rosi Zubizarreta eta Eneritz Rey (Hotz Zarautz eta Aizpurua gozotegiak elkarlanean antolatutako tarta banaketako rifa solidarioan)

- Bizikletarako betaurrekoak: Goiatz Agirresarobe (Kattalin) eta Mireia Santamaria (Biyona)

- Maillota: Pepita (Pagoa)

- Bizikleta:  Marije Santamaria (Josune moda)

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide