Zozketa

Eibarren eta Real Unionen arteko futbol partidarako sarrera bikoitza zozkatuko du Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko uztailaren 18a

Real Unionek eta Eibarrek 2017an Astin jokatutako denboraldi aurreko partida. ( Zarauzko Hitza)

Asti futbol zelaian izango da Eibarren eta Real Unionen arteko partida, larunbatean, 11:30ean hasita. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai Astin.

Azken urtetan bezalaxe, aurtengo udan ere Euskal Herriko futbol talde profesionalen arteko partida antolatu dute Asti kirolgunean. Kasu honetan, Eibarrek eta Real Unionek neurtuko dituzte indarrak datorren larunbatean; eguerdi partean jokatuko dute partida, 11:30ean hasita.  2023-2024 denboraldia prestatzeko lehenengo partida izango da bi taldeentzat. Hala, Zarautz Kirol Elkartearen Futboleko sailaren eskutik partida ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du Zarauzko Hitzak irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete lotura honetan.

Partida ikusteko sarrerak partidako egunean bertan jarriko ditu salgai Zarautz Kirol Elkarteko Futboleko sailak, Astiko zelaian, eta 8 euroko prezioa izango dute helduentzat. 18 urtetik beherakoek, berriz, dohainik ikusi ahalko dute neurketa.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide