Hiru kontzertu izango dira bihar Hiruputzu gaztetxean

Andrea Zipitria 2023ko uztailaren 18a

Zarata Zaratzek Hirputzu gaztetxean antolatutako kontzertuetako bat. (Zarata Zarautz)

Zarata Zarautzek antolatu du jardunaldia eta Quebecetik (Kanada) iritsiko dira lehen bi taldeak. Hirugarrenean, berriz, eskualdeko hainbat musikarik hartzen dute parte. 20:00etatik aurrera Hiruputzuko oholtza gainera igoko dira.

Punk musika estiloa taularatzen duten Bosque Rojo, Total Nada eta Arrotzak taldeek kontzertuak emango dituzte bihar, 20:00etatik aurrera Hiruputzu gaztetxean.

Lehenengo bi musika taldeak Kanadatik iritsiko dira, Quebec hiritik, hain zuzen ere. Hirugarren taldeak, berriz, eskualdeko hainbat musikari taularatuko ditu. Emanaldia antolatu duen Zarata Zarautzek gogoratu du, ez dutela inongo erasorik onartuko gaztetxean.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide