Galiziaren Eguna ospatuko dute igandean

Mireia Galarza Bastida 2023ko uztailaren 18a

Egun osoko egitaraua antolatu dute iganderako, eta bertan ez dira faltako Galiziako dantzak, kantuak edo jakiak. 

Urtero bezala, Galiziaren Eguna antolatu du aurten ere Carballeira elkarteak. Igande honetan izango da, eta Iñurritzan egingo dituzte egun horretako ekintzak. Dena den, larunbatean hasiko da festa gaita poteoarekin. Herriguneko kaleetan zehar izango da hori, 19:30ean hasita. 

Igandean, aldiz, egun osoko egitaraua prestatu dute. 10:30ean hasiko da festa, Alboradarekin. Ondoren, 13:00ak aldera, dantza saioak izango dira Iñurritzan, eta 17:00etan jaialdia eskainiko dute gaita jotzaile eta dantzariek. Egunean zehar Galiziako produktuak dastatzeko aukera izango da Iñurritzako zelaian.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide