Igande honetan izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta kanpainaren barruan, agerraldia egin zuen ostiralean Zarautzen Sumar Gipuzkoak.
Bertan, Jose Ramon Becerra Diputatuen Kongresuko hautagaia izan zen, Zarauzko Equo Berdeakeko Angel Martin eta Ana de Benitorekin batera. Becerrak, alde batetik, kezka azaldu zuen Zarauzko akuiferoaren inguruan, eta "inguratzen gaituen krisi klimatikoan espazio hori defendatu" behar dela adierazi zuen. Bestalde, azpimarratu zuen beharrezkoa dela hondakin-uren araztegiko hodia berrikusi eta ordezkatzea, herriko hondartzari eragin diezaioken kutsadura saihesteko.