Ostiralean hasita, igandean amaitu zen Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak antolatutako Bertso Astea, eta urtero bezala, Bertso Musikatuen saioarekin hasi zuten hiru eguneko egitaraua. Saioan makina bat bertsolarik eta musikarik parte hartu zuten, eta guztira hamahiru bertso jarri abestu zituzten.
Gainera, Aner Peritzek Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako izeneko sorta abestu zuen pianoz lagunduta. Izan ere, Peritzek 38. Basarri bertsopaper saria irabazi du aurten, eta hori dela eta eta, garailearen txapela ere jantzi zuen Irune Urbieta Kultura zinegotziaren eskutik.