65 urtetik gorako herritarrek bi eurotan izango dituzte zinema sarrerak ikusleen egunetan, gaurtik

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 17a

Modelo aretoa, asteburuko zine eskaintzaren kartelekin. (Aritz Mutiozabal)

Urtea amaitu arte izango da indarrean deskontu berezia eta onuradunek aski izango dute NANa edo identifikaziorako baliokidea den beste edozein agiri eraustearekin. 18 Urteko gazteek, berriz, Gazte Kultur Bonua izango dute eskuragarri.

Gaurtik hasita 65 urte edo gorako herritarrek bi euroren trukean ikusi ahalko dituzte filmak Modelo aretoko ikuslearen eguneko –astelehenetan orokorrean– zinema saioetan. Horretarako, aski izango dute NA edo edo identifikaziorako baliokidea den beste edozein agiri leihatilan erakustearekin sarrera erosterako orduan. Sarrera online erosiz gero, zinemako atean erakutsi beharko dute identifikaziorako agiria.

Hori horrela, joan den ostiraletik Modelon ikusgai dagoen Elemental filma ikusteko gaur zinemara joateko asmoa duten 65 urtetik gorako herritarrek bi eurotan izango dituzte sarrerak. Deskontu berezi hori urtea amaitu arte izango da indarrean.

18 urteko gazteen artean kultura sustatzeko, bestalde, Gazte Kultur Bonua jarri dute martxan. Joan den ostiraletik eskuratu daiteke eta Modelo aretoko edozein zinema saio nahiz ikuskizunetarako balio du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide