Usoa Ostolaza txirrindulari zarauztarra Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioarekin arituko da 2024 eta 2025 urteetan ere; izan ere, berritu egin du aipatu taldearekin zuen kontratua. Hori horrela, bai taldea eta bai txirrindularia bera gustura azaldu dira.
Zentzu horretan, Ostolazak nabarmendu du Laboral kutxaren proiektua urtez urte hazten ari dela eta taldearekin batera hazi ahal izateak "ilusio handia" egiten diola. Taldeak bere aldetik, azpimarratu du "txirrindulari bikain bat" ziurtatu duela hurrengo bi urteetarako.
Horren harira, gogoratu dute Ostolaza 2021ean iritsi zela Laboral Kutxaren egiturara eta aurten "mailako" jauzia eman duela. Hori erakusten duten zarauztarraren lorpenak ere zerrendatu dituzte: "16. sailkatu zen Itzliako sailkapen nagusian eta 18. izan zen Burgosko Itzulian. Gainera, Lizarran eta Abanillan irabazi zuen, Emakumezkoen Espainiako Kopan, eta elite mailako sailkapenean nagusitu zen; seigarren izan zen Espainiako Txapelketetan, hamargarren Eibar Hiria Sari Nagusian eta 18. Pirinioetako Tourrean".