Erromeria doinuek dantzan jarri dute Musika Plaza, beste behin

Aritz Mutiozabal 2023ko uztailaren 17a

Alaitz Rotetak, Ainara Saizarrek eta Arkaitz Allurrek osatutako hirukoteak eskaini du azken saioa eta herritar ugari bertaratu da.

Hainbat herritar animatu ziren dantzara atzokoan ere Musika Plazan, hil honetako lehenengo igandetik astero eskaintzen ari diren udako erromeriak erakarrita. Hirugarren saioa izan zen eta Alaitz Rotetak, Ainara Saizarrek eta Arkaitz Allurrek jarri zituzten doinuak. Hurrengo igandean, berriz, Bide Batez taldearen txanda izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide