Emakume sortzaileen proposamen oparoak erakusgarri izan dira

Aritz Mutiozabal 2023ko uztailaren 15a

Herriko 25 emakumek parte hartuko dute parte Emakume Sortzaileen I. Azokan. 10:30etik 14:30era beren lanak jendaurrean erakutsi dituzte Belauntzaran plazan eta malekoian.

Zarauzko Emakume Sortzaileen Azoka egingo dute estreinakoz gaur goiz-eguerdian, Emakumeen* Etxeak antolatuta. Guztira, herriko 25 emakumeek hartu dute parte, eta askotariko  proposamenak aurkeztuko dituzte Belauntzaran plazan eta, plazari segida emanez, malekoian atondu dituzten postuetan.

Euri arina egin du, tarteka ateruneekin, eta beharbada horrek zertxobait baldintzatu du jendea bertaratzeko orduan. Edonola ere, herritarrak hurbildu dira herriko emakume sortzaileen proposamenak ezagutzera, eta, oro har, inpresio atsegina izan dute. 

Orotariko lanak topatu dituzte: margolanak, bitxiak, ilustrazioak, scrapbooking-ak, oihal bereziak, collageak eta makilajeak, besteak beste. Herriko sortzaileen lanari balioa emateaz gain, haien artean sareak sortzea izan da egitasmoaren helburua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide