Ez da horren sinplea da Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarraren azken diskoa, Zart kolektiboaren babesean kaleratutakoa. Hain justu ere, argitaletxearen eskutik, diskoaren ale bat zozkatu du Zarauzko Hitzak bere erabiltzaileen artean, eta irabazlea Mikel Fernandez Campos da.
Bestalde, gaur 22.00etan Jexuxmai Lopetegik ekainaren 2an emandako kontzertua osorik ikusteko aukera izango da Erlo Telebistan, eta Zarauzko Hitzaren eta Urola Kostako Hitzaren atari digitaletan.