Iosu Isasti zuzendariaren gidaritzapean, Zarauzko Musika Bandak uda sasoirako espresuki prestatutako kontzertu berezia eskaini zuen atzo, arratsaldeko azken orduetan, Arrosategiako parkean. Lorategiko goikaldea oholtza bihurtuta, musikari guztiak bertan kokatu ziren txukun-txukun ordenatuta, eta anfiteatro itxura emanez, behekaldean, belardian ezarritako aulkietan, herritarrez bete zen emanaldiaz gozatzeko.
Guztira, zazpi pieza eskaini zituzten, egile eta konposizio aldetik bariatua, batzuk tenpo luzeagokoak eta beste batzuk alaiagoak nahiz erritmo biziagokoak. Takeo Kobayashi eta Ricard Wagner bezalako konpositoreen maisutasuna entzun ahal izan zen, baina baita ABBA taldearen abestiak edo Benny Goodmanen swinga ere. Bertaratu ziren saio ederra aditzeko parada izan zuten, zalantzarik gabe.