Emakumeen XV. Pala txapelketako final laurdenak jokatuta, datorren asteartean izango dira finalerdiak

Andrea Zipitria 2023ko uztailaren 14a

Final laurdenetako bi partida jokatu ziren atzokoan, eta lehenengo partidako irabazleak izan ziren Amaia Aizpuru eta Iratxe Astigarraga. Bigarren norgehiagoka, berriz, Karmele Martinez eta Haizea Goikoetxeak irabazi zuten, puntu bakar bateko aldearekin. 

Emakumeen XV. Pala Txapelketako final laurdenetako bi partida jokatu ziren atzokoan, Frontoi Txikin. Hain zuzen ere, Amaia Aizpuru eta Iratxe Astigarraga, Jone Iruretagoiena eta Ane Arozenaren kontra, eta Karmele Martinez eta Haizea Goikoetxea, Leire Mendizabal eta Idoia Zabalaren aurka jokatu zuten.

Lehenengo partida irabazi zuten Amaia Aizpuru eta Iratxe Astigarragak, 30-10 markagailuarekin. Bigarren partidan, berriz, lehia estua izan zen, Kamele Martinez eta Haizea Goikoetxeak irabazi zuten, puntu bateko aldearekin, 30-29 emaitzarekin, partida ikusgarri bezain borrokatua jokatu ostean.

Finalerdiak, hilaren 18an

Hilaren 18an, asteartearekin, jokatuko dira finalerdiak, 18:30ean hasita, Frontoi Txikin. Honakoak izango dira bi partidak:

  • Saioa Iraola-Maialen Manterola vs. Lorea Laburu-Miren Lertxundi
  • Amaia Aizpuru-Iratxe Astigarraga vs Karmele Martinez-Haizea Goikoetxea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide