IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatu ditu ZARAUZKO HITZAk bere erabiltzaileen artean, eta Aloña Mendizabali egokitu zaizkio. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du.
Sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du orain: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.