Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

EAJk Espainiako Gorteetarako hauteskundetarako ekitaldia egin du malekoian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 14a, 10:30

EAJren atzoko ekitaldian, Andoni Ortuzar solasean. (Zarauzko EAJ)

Andoni Ortuzar eta Maribel Vaquero, Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak eta Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu jeltzaleak hartu zuten parte.

Espainiako Diputatuen Kongresuko eta Senatuko ordezkariak berritzeko hauteskundeen kanpainaren barruan, Eusko Alderdi Jeltzaleak Zarauzko malekoian egin zuen atzokoan ekitaldia, uztailaren 23ari begira herritarrei botoa eskatzeko. Jeltzaleak 19:00etan jarria zuten hitzordua Galtxagorri elkartearen aurrealdean, baina ordu erdi lehenago espazio ludikoa jarri zuten, puzgarriekin, jolasekin eta abarrekin, musikaz girotuta.

Euskadi Buru Batzarrreko Lehendakari Andoni Ortuzarek eta EAJren Espainiako Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerok hartuko zuten parte ekitaldian. Hasiera batean, Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburua ere parte hartzekoa zen, baina hauteskunde eztabaida zuenez, ez da Zarautzen izan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide