Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan zinemako iraultza zibernetikoari buruzko proiekzio sorta antolatu dute, kultur hedapenerako Gela programaren barruan. Bada, gaur izango da sail horren lehen saioa, 18:00etan, Photomuseumen.
Hain zuzen ere, lehen saio honetan, Colossus: The Forbin Project filma proiektatuko da, 1970eko zientzia-fikziozko film estatubatuarra, Joseph Sargentek zuzendua eta 1966ko Dennis Feltham Jonesen izen bereko eleberrian oinarritua.