Euskal Trenbide Sareak gaur irekiko du Iñurritzako trenbide azpiko pasagune berria. Goizean goiz oraindik itxita zegoen, azken ukituak emateko falta zitzaizkiolako, baina iragarri dute 12:00-13:00 alderako zabalduko dute pasabidea.
Aldi berean, azken urtean alternatiba gisa erabili den oinezkoentzako behin-behineko pasarela itxi egingo dute, behin tren geralekukoa ireki bezain pronto; sarrera-irteerak zigilatuko dituzte. Desmuntatzen, berriz, datorren astelehenetik aurrera hasiko dira eta astebete inguru iraungo du.
Iñurritzako geralekuko lanek, bestalde, beste hamabost bat egun gehiago beharko dituzte, eta datorren hilean amaituko dituzte. Irailaren hasierako martxan jartzea aurreikusten dute.