Zarauzko Musika Bandak Udako Kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean, 19:45etik aurrera, Arrosategia parkean. Iosu Isastiren zuzendaritzapean, guztira zazpi pieza eskainiko ditu musika bandak, bertaratzen den herritar ororen gozagarri.
Hasteko, Takeo Kobayashiren Concert March joko dute, eta jarraian etorriko dira Omisoka Itaru Sakairema, Tannhaüser March Richard Wagnerrek konposatua eta German Alvarez Beigbeden konposatzaile gaditarrak moldatutakoa etaRon Sebregthek bandarentzat moldatutako Abba Gold, ABBA taldearen abesti ezagunekin.
Ondoren, Benny Godman Memories pieza interpretatuko dute, Benny Goodmanek konposatu eta Naohiro Iwaiek moldatutakoa, eta bukatzeko, Queen's Park Melody eta Ross Roy, biak ala biak Jacob de Haanek konposatua. Kontzertuak, guztira, ordubete inguru iraungo du, eta Zarauzko Musika Bandako kideek musikaz gozatzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.