Ikusgai daude Aritzbataldeko ikastaroetako zozketen emaitzak

Mireia Galarza Bastida 2023ko uztailaren 15a

Zarauzko Udalak azaldu duenez, uztailaren 20tik aurrera izena emateko aukera zabalduko dute berriro plaza libreak dituzten ikastaroetan.

Argitaratu dituzte dagoeneko Aritzbataldeko 2023-2024 ikasturteko ikastaroen zozketaren emaitzak. Ikastaroak irailaren 15ean hasiko dira, eta Zarauzko Udalak azaldu duenez, uztailaren 20tik aurrera izena emateko aukera zabalduko dute berriro plaza libreak dituzten ikastaroetan.

Bestalde, uretako ikastaroen informazioa uztailaren 20an jakinaraziko du udalak, eta egun horretatik aurrera eman ahalko da izena zozketarako. Horiek urrian hasiko dira.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide