'Antipasti' haur antzerkia eskainiko dute gaur Villa Manuelan

Aritz Mutiozabal 2023ko uztailaren 13a

'Antipasti' ikuskizuneko bi sukaladariak (EQM Teatroa)

Udako Antzerkia Familian egitasmoaren barruan antolatu dute emanaldia, eta Villa Manuelako frontoian izango da, dohainik, 19:00etan.

Zezen puzgarrien kalejiraren ondoren, ostegun honetan jada Villa Manuelako frontoian abiatuko da Udako Antzerkia Familian egitasmoa. EQM Teatroak Antipasti izeneko ikuskizuna eskainiko du, 19:00etatik aurrera, adin guztietako haurren gozagarri.

Italiako jatetxe bitxia bat da Antipasti, Marcelo Mascarpone sukaldariak eta Pepino Pepperoni laguntzaileak gidatzen dutena. Zirkua eta magia uztartzen duen ikuskizuna eskainiko dute bien artean: malabareak barazkiekin, orekak pizza-mendiekin, magia zenbakiak janariarekin, ikusleen parte-hartzea… Hori guztia, umore handiz eta italiar musikaz girotuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide