Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainan murgilduta dira alderdi politikoak, eta atzo iluntzean, malekoian izan ziren Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresurako zerrendaburua, Jon Iñarritu Espainiako Sentaurako EH Bilduren ordezkaria eta Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramailea.
Herritar batzuek zutik, eta beste askok mahaitxoetan eserita eta edariren bat hartuz jarraitu zuten koalizioaren ekitaldia.
Datorren astean, uztailaren 23an, izango dira Espainiako kongresurako eta senaturako bozak.
(Argazkiak: EH Bildu)