Eibarren eta Real Unionen arteko partida hartuko du larunbatean Astik

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 17a

2019an Astin jokatu zuten Real Unionen eta Eibarren arteko denboraldi aurreko partida. (Zarauzko Hitza)

2023-2024 denboraldia prestatzeko norgehiagoka izango da eta 11:30ean hasiko da. Sarrerak partida egunean bertan eskuratu ahalko dituzte interesdunek

Euskal Herriko futbol talde profesionalen arteko partida jokatuko da uda honetan ere Astin. Eibarrek eta Real Unionek neurtuko dituzte indarrak datorren larunbatean 11:30ean eta 2023-2024 denboraldia prestatzeko lehenengo partida izango da bi taldeentzat.

Armaginek bigarren mailan jokatuko dute hirugarren denboraldiz jarraian mailaz igotzeko helburuarekin. Irungo taldea, bestalde, maila bat beherago ariko da, Espainiako Futbol federazioko lehenengo mailan.

Partida ikusteko sarrerak partida egunean bertan jarriko ditu Zarauzko Kirol Elkarteko Futboleko saila Astin eta 8 euroko prezioa izango dute helduentzat. 18 urtetik beherako gazteek, berriz, dohain ikusi ahalko dute partida.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide