Espainiako Diputatuen Kongresuko eta Senatuko ordezkariak berritzeko hauteskundeen kanpainan bete-betean dira alderdi politikoak eta horren erakusle dira egunotan han eta hemen egiten ari diren ekitaldiak. Zarautzen ere eskatuko diete botoa herritarrei uztailaren 23ari begira eta Eusko Alderdi Jeltzaleak biharko jarri du horretarako hitzordua: 19:00etan bilduko dira Malekoian.
Andoni Ortuzarek eta Maribel Vaquerok hartuko dute parte ekitaldian. Euskadi Burutza Batzarrreko Lehendakaria eta EAJren Espainiako Diputatuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua, hurrenez hurren. Hasiera batean, Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburua ere parte hartzekoa zen, baina hauteskunde eztabaida izango duenez, ez da Zarautzen izango, azkenean.