Oporrak Bakean programari esker, astelehen goizean iritsi ziren Mendebaldeko Saharako haurrak Bilboko Loiu aireportura. Loiuko pilotalekuan gosaldu ondoren, harrera familiek hartu zituzten, eta dagoeneko beren udako etxeetan daude. Getariara eta Zarautzera 8 eta 9 urte arteko hiru haur etorri dira –horietatik bat larunbatean iritsiko da– Saharautz elkarteak bideratuta; horietatik bi Zarautzen egongo dira eta bat Getarian. Abuztuaren bukaera arteko egonaldia izango dute.