10 eta 12 urte bitarteko haurren irakurle taldea osatzeko deialdi irekia egin dute eta interesdunek dagoeneko eman dezakete izena Sanz Enea udal liburutegian. Atzo zabaldu zuten horretarako epea eta plazak mugatuak izango direla ohartarazi dute.
Hain justu, Sanz Eneak egingo dituzte saioak taldea osatzea lortzen badute eta asmoa da urrian hasi eta maiatza arte irautea. Tximili Kuarteka deitu dute taldea eta Nerea Loiola idazleak gidatuko ditu saioak. LH5 eta 6ko ikasleei zuzendutakoak izango dira, esan bezala. Helduen euskarazko literatur tertuliak ere Loiolak dinamizatzen ditu.