Oihana Ezponda, Unai Esparza eta Julen Garcia, bikain asteburuan

Onintza Lete Arrieta 2023ko uztailaren 11

Lehendakari txapelketan lider jarri da Unai Esparza, Oihana Ezponda podiumera igo da asteburuko bi probetan, eta Julen Garciak Arabako txapelketa irabazi du.

Eulen Nuuk txirrindulari taldeak asteburu ona izan du emaitzei dagokienez: Unai Esparza lider jarri da Lehendakari txapelketan asteburuan seigarren eta zazpigarren postuak eskuratuta; Julen Garciak Arabako txapelketa irabazi du; eta Oihana Ezponda bigarren eta hirugarren sailkatu da asteburuko bi lehietan. 

Eliteko eta 23 urtez azpiko txirrindulariek  XXXVIII. Premio Nuestra Señora de Oro eta VI. Jose Luis Ibañez Arana Memoriala jokatu zuten, eta Unai Esparzak eta Flavio Ortizek lan ona egin zuten; seigarren eta hamabosgarren sailkatu ziren. Taldea ere ondo aritu zen "taktikoki".

Igandean, talde batek ihesari ekin zion, eta tropelak ezin izan zuen harrapatu. Ihesean Esparza eta Ortiz ibili ziren, baina azken hori kalanbreekin hasi zen, eta Esparzak, berriz, zazpigarren postua eskuratu zuen. Hala, lider jarri da Lehendakari txapelketan, eta "taldea lidertza horri eusten saiatuko da".

Oihana Ezponda ere "bikain" ibili da asteburuan, Urretxuko CRI korritzen. Bi egunetan igo da podiumera, bigarren eta hirugarren postuak lortuta.

Azkenik, Julen Garcia ere aipatu egin behar, Arabako txapelduna izan baita.

(Argazkiak: Eulen Nuuk)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide