Merkatua Bizirik elkartea larunbatean zozkatuko duen udako otarrerako txartelak banatzen hasi zen atzo Merkatu Plazako bezeroen artean. Aurreratu dutenez, tomatea izango da saskiko produktu izarra; izan ere, udaberrian zozkatu zuten saskiarekin egin zuten bezalaxe, garaiko barazkiekin osatuko dute sasoi honetakoa ere. Hala, tomatea ez ezik, piper txikiak, uraza, kuiatxoa, tipulina, berenjena eta lore sorta ere izango ditu saskiak.
Dena den, barazkiez gain, merkatuko beste hainbat jaki eta produktu ere jasoko ditu: Atuna, gazta, sagardoa, hondartzarako txirrindulari jokoa, haragiren bat etab.