Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainan murgilduta dira dagoeneko alderdi politikoak. Horren erakusle dira ostiralez geroztik han eta hemen egiten ari diren ekitaldiak. Bihar, asteazkena, Zarautzen egingo dute geldialdia EH Bilduko hautetsiek eta ordezkariek.
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Espainiako Kongresurako zerrendaburuak, Jon Iñarritu Espainiako Sentaurako EH Bilduren ordezkariak eta Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak parte hartuko dute ekitaldian. Malekoian izango da, 19:00etan hasita.
Uztailaren 23an izango dira Espainiako kongresurako eta senaturako bozak.