Surf egokituko Europako txapeldun eta txapeldunorde dira Gallo eta Oregi

Onintza Lete Arrieta 2023ko uztailaren 10a

Ibon Oregi, eskuinetik lehena, Galizian jokatutako txapelketan. (Fesurf.es)

Galizian jokatu zuten txapelketa joan den astean, eta banakako lorpenez gain, taldeka ere Europako txapeldun izan dira bi surflariak Espainiako selekzioarekin.

Surf egokituko txapelketetan emaitza bikainak lortzen jarraitzen dute Aitor Frantzesena Gallo zarauztarrak eta Ibon Oregi Zarautzen bizi den markinarrak. Joan den astean, esaterako, Europako txapeldun izendatu zuten Gallo, eta txapeldunorde Oregi, Galizian jokatu zuten lehiaketan.

Gainera, taldeka biak izan ziren Europako txapeldun, Espainiako selekzioarekin. Taldeka Portugal izan da bigarren, Alemania hirugarren, eta Italia laugarren. Antolatzaileek azaldu dutenez, bost urte ziren Europako txapelketa hori jokatzen ez zutela.

Aitor Frantzesena Gallo, ezkerretik lehena, txapelketa irabazi berritan. (Fesurf.es)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide