Frontoi Txikiko Emakumeen XV. Pala Txapelketan izena eman duten zortzi bikoteek bihar izango dituzte lehenengo partidak eta serio hartu beharko dituzte hasiera-hasieratik. Ez dute akatsik egiteko tarterik txikiena ere izango, kanporaketekin hasiko baitira zuzenean. Final laurdenekin abiatuko dute txapelketa.
Hala, bi partida jokatuko dituzte bihar 18:30ean hasita, lehenik eta behin, Saioa Iraolak eta Maialen Manterolak Olaia Eizagirreren eta Garazi Aristiren aurka jokatuko dute, eta ondoren, Lorea Laburuk eta Miren Lertxundik Jone Garmendiaren eta Ainhoa Lizasoren aurka.
Final laurdenetako beste bi partidak ostegunean jokatuko dira eta honakoak izango dira: Amaia Aizpuru eta Iratxe Atigarraga, Jone Iruretagoiena eta Ane Arozenaren kontra eta Karmele Martinez eta Haizea Goikoetxea, Leire Mendizabal eta Idoia Zabalaren aurka.
Finalerdiak, finala eta hirugarren eta laugarren posturako norgehiagoka, berriz, datorren astean jokatuko dituzte. Asteartean finalerdiak eta ostegunean azken partidak 19:45ean hasita.