Jikuri taldeak kontzertua eskainiko du ostegunean

Intza Trula 2023ko uztailaren 9a

Jikuri taldea kontzertuan.

Pasa den astean eman zitzaion hasiera Arranopola kultur egitasmoari Arranoko gitarra taldearen emanaldiarekin. Abuztuaren 31era bitartean, ostegunero izango dute ikusizuna Arrano tabernan.

Lehen emanaldi arrakastatsuaren ondoren, datorren ostegunean, uztailaren 13an, udarako bigarren kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da Arrano tabernaren parean. Pasa den astean Arrano gitarra taldeak eskaini zuen kontzertua, Arranopola egitasmoari hasiera emanaz.

Beraz, ostegunean, Jikuri taldea izango da oholtza gainean, 20:00etan hasita. Horrez gain, beste zazpi ikuskizun antolatu dituzte abuztuaren 31era bitartean, Arranopola kultur egitasmoaren barruan: 

Uztailak 20: King Konsul Meets TTB

Uztailak 27: Malko

Abuztuak 3: Ekiza

Abuztuak 10: GZR

Abuztuak 17: Muare

Abuztuak 24: Kadira

Abuztuak 31: Zaunka

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide