Haurrentzako eskulanak eta marrazketa librea egin dituzte Vista Alegreko jaietan

Intza Trula 2023ko uztailaren 8a

Eskulanen ondoren, haurren bazkaria, jubilatuen bazkaria eta bazkari herrikoia ospatu dituzte.

Haurrentzat eskulanak eta marrazki librea egin dituzte gaur goizean Vista Alegre auzoan. Eguerdian, berriz, haurren bazkaria, jubilatuen bazkaria eta bazkari herrikoia izan dituzte herritarrek.

Atzo hasi zituzten festak Vista Alegre auzokoek, eta igande iluntzera bitartean askotariko ekintza eta emanaldiz betetako egitaraua prestatu dute. 

Honakoa gaur arratsaldeko eta biharko egitaraua:

Gaur, uztailak 8

16:30-19:30. Puzgarriak.

19:00-20:00. DJ Aros.

20:30. Patata tortilla lehiaketa.

23:00. DJ Aros.

Bihar, uztailak 9

10:30. Diana.

11:30-12:30. Apar festa.

13:00. Txistor jana.

17:00-18:30. Haurrentzako ikuskizuna eta txokolatada

18:30. Toka txapelketa.

21:00. Festa amaiera traka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide