Gaur goizean jokatu dituzte Txaparrotan eskubaloi txapelketako helduen lehen partidak, izan ere, aurreko asteburuan haurrek osatutako taldeek jokatu zuten lehiaketa. Gaur eta bihar egun osoan zehar jokatuko dituzte partidak Desertu Txikian.
120 talde eta 200 partidatatik gora jokatuko dituzte hondartzan bi egun hauetan, 09:00etan hasi eta igande iluntzera bitarte.
Emakumeei dagokienez, 32 taldek eman dute izena, eta lau taldetako multzoetan banatu dituzte. Talde bakoitzeko bi onenek jarraituko dute aurrera. Halaber, gizonezkoetan, 88 taldek eman dute izena, horietatik 24 mistoak. Lauko multzoetan banatu dituzte, eta, bertako lehen sailkatuen eta bigarren geratu direnen artean hamar onenek egingo dute aurrera.
Gaurtik igande arratsaldera arte iraungo du txapelketak. Hori horrela, emakumezkoen finala, igandean, 18:00etan izango da; gizonezkoena, berriz, 18:30ean.