Ikusle mordoaren aurrean estreinatu dute 'Troia' antzezlana

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 8a, 10:04

Iraia Elias zarauztarra da Kamikaz kolektiboaren antzezlaneko protagonistetako bat, eta atzo arratsaldean aurkeztu zuten obra jendaurrean Kalerki jaialdiaren barruan, Santa Klara komentuan.

Ikusmin handia eragin du Troia antzezlanaren estreinaldiak. Iraia Elias zarauztarra da Kamikaz kolektiboaren obrako protagonistetako bat, eta atzo arratsaldean aurkeztu zuten jendaurrean, Kalerki jaialdiaren barruan.

Santa Klara komentuan izan zen estreinaldia, eta adin guztietako jende mordoa bertaratu zen, beroari eta eguzki errukigabeari aurre eginez. Itzalgune guztiak bete ziren, eta itzal bila aterkiak zabaldu zituenik ere izan zen ikusleen artean.

Aulkietan nahiz lurrean eserita ikusi zuten emanaldia askok, baina zutik ere jende mordoak gozatu zuen antzezlanaz.

Antzezlanaren hasierako minutuetako argazkiak dira honakoak.

Erlazionatuak

Umorea ardatz, beste behin

Mireia Galarza Bastida - Urtzi Oteiza 2023 uzt 06 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide