Joan den ostegunetik ikusgai dago Beatriz Marcos margolari burgostarraren 'Argia eta gatza' erakusketa Torre Luzean. EHUko Arte Ederren faktultatean lizentziatua, profil figuratibo eta errealistarekin sailka daiteke Marcosen lana.
Bada, ildo horri jarraitzen dio Zarautzen zabaldu duen erakusketak. Pintzelkadak ertzetatik sakabanatzen dira, eta batzuetan abstrakzioaren erronka hasiberria irudikatzen dute. Urak ere pisu handia du mostrak erakusten dituen margolanetan. Abuztuaren 6ra arte bisitatu daiteke erkusketa gelaren ohiko ordutegian: 18:00etatik 20:00etara.