Basarri bertsopaper sariaren iragarpena Bertso Astearen atariko izan ohi da, eta hala izan da aurtengoa ere. Aste honetan iragarri dute Aner Peritzek irabazi duela bigarren urtez jarraian eta ostegun gauean jasoko du saria Torre Luzeako parkeko oholtzan. Horren aurretik, ordea, Bertso musikatuen emanaldia egingo dute. Hori izango da, hain justu, Bertso Asteari hasiera emango dion ekitaldia.
Motxian-Etxebeltz bertsoguneak hiru eguneko egitaraua prestatu du aurten ere:
Uztailak 13, osteguna
- 22:00. Bertso Musikatuak, Torre Luzeako parkean (euria egiten badu, Modelon).
- Ondoren, Basarri Bertsopaper sariaren banaketa.
Uztailak 14, ostirala
- 18:30. Bertso Pelota, Frontoi Txikin (euria egingo balu, Zinema frontoian).
- Paulo Txikiya Motxian-Etxebeltzen aurka. Zarauztarren eta hernaniarren arteko dema.
Paulo Txikiya taldea Eli Pagolak eta Oier Iurramendik osatuko dute, eta Harri Agirresarobe arituko da botilero. Motxian-Etxebeltzen taldea, berriz, Garazi eta Aner Euzkitzek osatuko dute eta Markel Eizagirre izango da botileroa. Epaile lanak, berriz, Manu Goioganak egingo ditu.
- Paulo Txikiya Motxian-Etxebeltzen aurka. Zarauztarren eta hernaniarren arteko dema.
- 22:30. Bertso Desapiyua, Torre Luzeako parkean (euria egiten badu, Modelon).
- Motxian-Etxebeltz Paulo Txikiyaren aurka.
Motxian-Etxebeltz taldean Aimar Sorazu, Oier Aizpurua eta Uxue Alkorta arituko dira, eta Paulo Txikiya taldean Eñaut Martikorena, Andoni Rekondo eta Unai Mendizabal. Gai jartzaile lanak, berriz, Garazi Euzkitze egingo ditu.
- Motxian-Etxebeltz Paulo Txikiyaren aurka.
Uztailak 15, larunbata, Bertso Eguna
- 10:30. Hamaiketakoa, Musika Plazan.
- Ondoren, Txepelketa, Alde Zaharreko tabernetan.
- Amaitzeko, Bazkaria Urpekoan.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena motxianetxebeltz@gmail.com helbidera mezua idatzita. Uztailaren 13a izango da horretarako azken eguna.