Jules Dessin zinemagileari eskainiko diote gaurko Phtomuseumeko saioa

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 7a

Jules Dassin zinegilea.

Gela programaren barruan aztertuko dute 2008an zendu zen zuzendari, aktore edota gidoilari izandakoaren ibilbidea, 18:00etan hasita.

Julius Dassin errusiar-judu jatorriko estatubatuar zinegilea izango da Photomuseumeko Gela programaren gaurko saioko protagonista. Zentzu horretan, zehaztu behar da hainbat esparrutan jorratu zuela ikus-entzunezko artea, izan ere, zuzendari ez ezik, gidoilari eta aktorea ere izan zen.

Gerraosteko gangsterren eta polizien inguruko filmak egiten nabarmendu zen bereziki Dassin, zinema beltza deritzona, eta bere lanen artean 1947ko Brute Force, 1948ko The Naked City eta 1949ko Thieves Highway dira ezagunenak. Bigarrena, The Naked City bi oscarrekin saritu zuten, gainera, argazkilaritza onenaren eta muntaketa onenaren sailetan.

Aipatu behar da, halaber, Hollywoodeko zerrenda beltzean sartu ere sartu zutela, 2008an, 96 urte zituela zendu zen zinegilea, komunismoarekin lotura zuelakoan. Bada, ibilbide guzti hori aztertuko dute gaur 18:00etatik aurrera Photomuseumen, esan bezala. Ohiko legez, doakoa izango da sarrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide