-1-
Tourra Zarauztikan zehar
igaro berri da,hara!!
Eta jendetza itzela
inguratu zen zitara
Baldintza bagenekien
Eguerditik lauretara
errepide nagusia
itxi bertatik bertara
Ta jendetza pilatu zen
bidean bi aldetara
Ikurrinak dantzatuaz
“Euskal Herritarrak gara!!
Jende ugari irtenik
etxeetan leihoetara
Umore ona nagusi
Txistu kantu ta algara
-2-
Txirrindulari taldea
bertaratu zen gerora
zaletueri emanaz
zerbait jateko denbora
Bi pasa ziren aurretik
Besteak bi minutora
Abiadura orduko
hirurogeitikan gora
Guztiak txistu bizian
Gu begira txora-txora!!
Berehala joan ziren
Lehen urratsa Oriora
Gu harridura azalduz
denak ahotik ahora
Txaloak isildu ziren
eta gu lekuz kanpora
-3-
Lasterketaren atzean
ondorioak hor dira
Pasatzen den herrietan
Frantziko “Tour” edo bira
Jende artean sortuaz
egundoko tirabira
Errepidean mozketak
lau orduetan segida
arazoak sortzen ditu
Joan gabe urrutira
autobusean bidaiak
murrizten dira erdira
bai eta autoaz ere
Horrelaxe da.Begira!!
Hainbat lan oztopatuaz
Kopuru latza guztira
-4-
Eraginakin jarraituz
hemen doa aipamena
Herri orotan zegoen
bira babesten zuena
Ertzain eta udaltzainak
gehi talde bolondresena
Baina guztien gainetik
hau da ikusten ez dena
Euskal Gobernu, Aldundi
ta hiriburu Udalena
Hamabi milioi eurotik
gora hauen ekarpena!!
Euskal Herria munduan
ezagun izatearena
oso garesti irten da
nire ustetan. Ze pena!!