Udaberriko jardueretarako patioa berriro martxan jarriko dute asteartean

Aritz Mutiozabal 2023ko uztailaren 9a

Udaberri elkarteko patioa. (Aritz Mutiozabal)

Bihar espazioaren funtzionamenduari buruzko azalpenak emango dituzte, goizez zein arratsaldez.

Udaberri Jubilatuen Elkarteko batzordea eta jarduera ludikoez arduratzen
den boluntario taldea lanean aritu da, Zarauzko Udalarekin lankidetzan, elkartearen jardueretarako patioaren espazioa berriro martxan jartzeko. Asteartetik aurrera, Udaberriko boluntario egindako eta berrikusitako funtzionamendu-arauekin irekiko dute patioa eta elkarteko bazkideek erabil ahal izango dute.

Patioaren funtzionamendua ezagutzera emateko bihar, astelehenean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, argibideak emango dituzte batzordeko kideek bertaratzen diren guztiei. Era berean, funtzionamendu araudiaren kopiak banatuko dituzte.

Patioa kerik eta kontsumorik gabeko jolasgunea da, tabernatik edo Udaberri eraikineko ate nagusitik sartu ahalko da, eta, une honetan, toka, igela eta mahai-tenisean jolasteko materiala izango du. Udaberri Jubilatuen Elkarteak kudeatuko du, eta elkarteko bazkideek soilik erabili ahal izango dute; bazkide ez diren erretiratu eta pentsiodunek elkarteko bazkideren batekin sartzeko aukera izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide