Tiritirantes Circo Teatroko kide batek ezbehar bat izan du, eta, beraz, Kalerki jaialdiaren barruan, bihar eskaintzekoak ziren Bazen behin emanaldia bertan behera utzi dute. Konpainiak eta Zarauzko Udalak data berri bat adostuko dute orain, eta aurrerago jakinaraziko dute.
Gainerakoan, iragarritako beste hamalau ikuskizunak aurkezpen egunean azalduko egun eta orduan izango dira. Gaur izango da Zarauzko kale antzerki jaialdiaren lehen eguna, eta larunbat gauerdira arte askotariko kale ikuskizunek hartuko dituzte herriko kaleak eta txokoak.
EGITARAUA
Uztailak 6, osteguna
- #Sueña, Mireia Miracle (Madril). Villa Manuela, 19:00etan.
- Orrazkera misteriotsuak, Cristophe Pavia (Euskal Herria). Santa Klara, 20:00etan.
- Carilló, Companya La Tal (Katalunia). Santa Klara, 20:00etan.
- MDR (Muerto de risa)*, Los Galindos (Katalunia).Udaberri parean, 20:30ean.
Uztailak 7, ostirala
- Troia, Kamikaz Kolektiboa (Euskal Herria). Santa Klara, 19:00etan.
- LOF (Ladies on Fight), Eva Guerrero/Doos Colectivo (Euskal Herria). Antoniano frontoia, 20:00etan.
- WC, David Cebrián (Andaluzia). Frontoi Txikia, 22:00etan.
- O2 Oxygen, Pia Projectos de Intervençao Artística (Portugal). Munoa, 23:00etan.
Uztailak 8, larunbata
- Mesede bat egitearren, Trapu Zaharra (Euskal Herria). Antoniano frontoia, 18:00etan.
- Ara, Andrea Rios (Madril). Frontoi Txikia, 19:00etan.
- Menu, Dantzaz (Euskal Herria). Musika Plaza (ibiltaria), 20:00etan.
- Asfaltoaren azpian, euria*, Piszifaktoria Ideien Laborategia (Euskal Herria). Munoa (ibiltaria), 20:00etan.
- Nüshu, Cia. Capicua (Aragoi). Munoa, 22:00etan.
- Su danborrak, Deabru Beltzak (Euskal Herria). Munoa (ibiltaria), 23:00etan.