Moila biziberritzen proiektuaren barruan, bihar arratsaldean emango diote hasiera uda honetako kukaña eta ur jolasen denboraldiari. Ohi bezala, Zarautz Arraun Elkarteak antolatzen du egitasmoa eta parte hartu nahi duen ororentzat irekia izango da, 17:00etatik aurrera.
Biharkoaz gain, bi jardunaldi ere antolatu dituzte momentuz datozen astetarako: uztailaren 20an eta abuztuaren 3an izango dira, kasu hauetan ere, 17:00etan hasita.