Vista Alegre auzoko festak izango dira asteburuan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 5a

Vista Alegre auzoko festak. (Zarauzko Hitza)

Sanjoanetako, sanpelaioetako eta sanpedroetako ospakizunen ondoren, Vista Alegre auzoak hartuko du lekukoa ostiraletik aurrera.

Gogotsu hartu dute uda sasoia Zarautzen eta festarik festa dabiltza herritarrak. San Joan bezperako ekitaldiak, sanpelaioak eta Elkano auzoko sanpedroak atzean utzi ondoren, Vista Alegre auzoan izango da parranda egiteko aukera asteburuan. Etzi abiatuko dituzte jaiak eta hiru eguneko egitaraua osatu dute:

Uztailak 7, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa, buruhandiekin.
  • 21:00. Parrillada.
  • Jarrian. Trikitilariak.

Uztailak 8, larunbata

  • 10:00. Diana.
  • 11:00-12:30. Haurrentzako eskulanak eta marrazki librea.
  • 14:00. Haurren bazkaria.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 14:15. Bazkari herrikoia.
  • 16:30-19:30. Puzgarriak.
  • 19:00-20:00. DJ Aros.
  • 20:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • 23:00. DJ Aros.

Uztailak 9, igandea

  • 10:30. Diana.
  • 11:30-12:30. Apar festa.
  • 13:00. Txistor jana.
  • 17:00-18:30. Haurrentzako ikuskizuna eta txokolatada
  • 18:30. Toka txapelketa.
  • 21:00. Festa amaiera traka.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide