'Modus Vivendi' bilduman oinarritutako erakusketa zabaldu dute Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uztailaren 4a

Zantzua deitu dute eta abuztuaren 27a arte izango da ikusgai. Jose Ramon Amondarainek komisariatu du eta Estrella Gomarak eta Fernando Garatek lanen aukeraketa.

Argazkilaritza beste arte plastiko batzuekin konbinatzen dituen Zantzua erakusketa ikusgai dago gaurtik Photomuseumen. Estrella Gomara eta Fernando Garate arte bildumagileen Modus Vivendi izeneko bilduman du jatorria eta ospe handiko argazkilariek eta artistek sortutako 30 artelan inguru biltzen ditu.

Jose Ramon Amondarain da erakusketako komisarioa, eta azaldu duenez, margolanak, eskulturak eta argazkiak uztartzen ditu. Hori horrela, honako artista hauen lanak daude ikusgai: Stephen Dean, Nan Goldin, Isabel Brison, Juan Muñoz, Heimo Zobernig, Nacho Martín Silva, Unai San Martín, Santiago Sierra, Duane Michals, Juan Uslé, Leandro Feal, Rolan Fischer, Pello Irazu, Dionisio González, Gregory Crewdson, Edgar Martins, Primoz Bizjak, José Ramón Amondarain, Roger Ballen, Koenraad Debobbleer, Eulalia Valldosera, Txus Meléndez, Nagore Amenabarro, Elena Nuñez Mallén, Raul Urrutikoetxea, José Díaz, Alberto Peral eta Francisco de Goya

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide