Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa, eta iaz bezala, aurten ere Zarautzen jokatuko dituzte txapelketa horren partidak. Gaurtik larunbatera, hilak 8, bitartean jokatuko dituzte partidak Asti futbol zelaian. Aurten, 23 herrialdetako 863 talde bilduko ditu txapelketak eta horietako batzuk Zarautzen izango dira aste honetan.
Astin bezala, eskualdeko beste zenbait herritan ere jokatuko dituzte txapelketaren partidak. Zehazki, Azpeitiko Garmendipe, Orioko Mendibeltz, Zestoako Iraeta eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde.
Hona hemen Zarautzen jokatuko dituzten partida guztien zerrendak: