Asteburuan Iruñean izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Urola Kostako Itaiak eta gauza bera egingo du gaur Bilgune Feministak, Morroxkak taldeak eta Euskal Herriko Emakumeen Martxak 18:30erako deitu dute protesta Lege Zaharren enparantzan.
Larunbatean gertatu zen Iruñeko azken hilketa matxista eta 51 urteko gizonezkoa atxilotu dute bikotekidea labankadaz hil eta bere burua polizia etxean entregatu ondoren. Iruñeko Ermitagaña auzoko Anayak tabernan hil zuen gizonak 47 urteko emakumea. Bikotekide ez ezik, lankide ere baziren Anayak tabernan.
Gizonezkoa atzo pasatu zen epailearen aurretik tea Espainiako Polizia eta udaltzainak gertatutakoa ikertzen ari dira. Edonola ere, dagoeneko baieztatu dute genero indarkeria egotziko diotela atxilotuari. Sumarioa sekretupean dago.