Kalerki Zarauzko kale antzerki eta arte eszenikoen jaialdia ospatuko dute ostegunetik aurrera. Aurten, 30. edizioa izango da eta makina bat saioa antolatu ditu Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak herriko hainbat txokotan, ohi bezala, sarrera librearekin.
Aurtengo jaialdian, ordea, bi ikuskizunek edukiera mugatua izango dute –Muertos de Risa (uztailak 6,22:30) eta Asfalto azpian, euria (uztailak 8, 20:00)–, eta emanaldi horiek ikusteko ezinbestekoa da lekua erreserbatzea, Kultura departamentuarekin harremanetan jarrita: kultura@zarautz.eus helbidera idatzi behar da edo 943-00 51 20 telefonora deitu