Uda sasoiarekin batera, Arranopola kultur ekimenaren kontzertu sorta ere bueltan da. Urtero bezala, uztaila eta abuztuan zehar emanaldiak izango dira ostegunero, 20:00tatik aurrera, Musika Plaza, Arrano taberna parean atonduko duten oholtzan.
Guztira, bederatzi saio antolatu dituzten aurtengo ediziorako, eta irekiera Arranoko gitarra taldeak emango dio ostegun honetan bertan, uztailaren 6an. Gainerakoan, askotariko proposamen musikalek hartuko dute espazioa; tartean, herrikoen nahiz ingurukoen partea hartzearekin: Jikuri, King Konsul eta GZR.
EGITARAUA
Uztailak 6: Arranoko gitarra taldea
Uztailak 13: Jikuri
Uztailak 20: King Konsul Meets TTB
Uztailak 27: Malko
Abuztuak 3: Ekiza
Abuztuak 10: GZR
Abuztuak 17: Muare
Abuztuak 24: Kadira
Abuztuak 31: Zaunka